GET INVOLVED!

FAMILIARTEKO EKINTZAK

mentoring familiarRA

BOLUNTARIOTZA FAMILIARRA

Txangoak, sukaldaritza klase bat, Errege-opila egiten ikasi edo Baltasar Erregearen pajeari gutuna eman… Familiak dira Gure-enearen helburu nagusia eta, horregatik, beraien aisialdia ere. Aisialdia familiartean emateak, guraso eta seme-alaben arteko loturak indartzea dakar; horrek modu positibo batean hezi, eta beraiengan ahalmen eta gaitasun ezezagunak deskubritzea erraztuko du gero.

GURE-ENEA-ko Mentoring familiarrak arlo ezberdinetako hainbat aditu eta hizlari jartzen ditu gurasoen eskura, beraien lan hezitzailean lagungarri suertatu daitezkeen baliabideak ahalbidetu edo zalantzak argitzeko asmoz.

Boluntariotza familiarra aukera paregabea da, beraien gurasoen etsenplua ikusiz,, seme-alabei txikitatik  dutenarekiko zeharo desberdinak diren errealitateak erakutsi eta  besteei emana eta  daukatenarekin esker onekoak izaten irakasteko.

Bizipen hori elkarrekin izateak, modu bizian uleraraziko die norberak egiten dituen ekintza solidarioak direla jende askoren egoera aldatzen laguntzen dutenak; ez  bakarrik beste kontinente edo herrialde batzuetako pertsonenak, hain zuzen, baizik eta bere inguru hurbilean  bizi direnenak ere, beraiek bezalako haurrak askotan.

“Boluntarioak Errukiaren artisau zarete”  Frantzisko Aita Santua

INFORMAZIO GEHIAGO